Skip to main content

EITB Maratoia

Atzo, abenduaren 15ean, 2023ko EITB Maratoia ospatu zen. Aurtengo edizioak kirol erronka handia izan du: etenik gabeko 16 orduko lasterketa solidarioa, Xabier Salillas atletaren eskutik. Gure Batxiko ikasleak eta Kiriki bertan izan ziren ere eguerdian maratoi solidario horretan parte hartzen.

27. Jardunaldi Pedagogikoak

Ikastolen Elkarteak 27. JARDUNALDI PEDAGOKIKOAK antolatu ditu azaroak 16 eta 17rako. 

Amaia Anterok, Amaia Artolazabalek, Esther Garaialdek eta Zigor Ibarzabalek "Bazatoz?" liburua idatzi dute, prozesu zabal eta parte-hartzaile batetatik abiatuz, eta bertan ikastolen Hezkuntza Marko Orokor berria jaso da.

Eskolaz Kanpoko Ekintzen antolamendua

Urriaren 2an ikastolaz kanpoko ekintzak hasiko dira. Antolakuntza egokia izan daiten, jarraian agertzen dira eman beharreko pausuak.

EGUERDIKO KANPO JARDUEREN ANTOLAKETA

HH4, 5 eta LH1, 2ko ikasleek dagokien jantokiko patioan itxarongo diete ekintzetako monitoreei eta haiek batuko dituzte.

LH3tik gorako ikasleak aldiz, ondorengo taulan agertzen den tokira joan beharko dira haien ordua denean. (Lehenengo astean ekintzetako irakasleak pasarela aurrean itxarongo dituzte).

Ikastolak Loran Mila Koloretan: Ikastolen sorrera Bilbon

Labayru Fundazioa eta Bilboko Udala Bilbon ikastolek eman zituzten lehen pausuak aztertzen ibili dira. Lan horren ondorioa da "Ikastolak Loran Mila Koloretan: Ikastolen sorrera Bilbon" liburua eta baita bideoa ere. Orduko gurasoen eta andereñoen ekina eta konpromisoa goratu nahi izan dute lan honetan eta gertakari guztiak hauen testigantzen bitartez kontatzen dizkigute.

"Hezkuntzak euskara gehiago behar du" sinadura bilketa kanpaina

Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura kanpaina bat abiatu du Hezkuntzak euskara gehiago behar du leloaren pean, eta Eusko Legebiltzarrean eztabaidaren azken fasean sartu den Hezkuntza Legeari begira. Kanpaina hau Gasteizen egindako ekitaldi batekin abiatu zen, eta urriaren 15a bitarte luzatuko da.

Ikastolen Elkartearen Artezkaritza Kontseiluak, bere azkeneko bileran, kanpaina honekin bat egitea erabaki zuen.