ELIKADURA OSASUNGARRIA
Idoia Díaz Gómez, haurren nutrizioan espezializatutako dietista-nutrizionista, Ikastolan elikadura osasungarriaz hitz egiten egon da.
Idoia Díaz Gómez, haurren nutrizioan espezializatutako dietista-nutrizionista, Ikastolan elikadura osasungarriaz hitz egiten egon da.
Gu txoriak gara, eta hegoak kendu dizkiguzue. Hegoak kendu dizkiguzue beste alde batera begiratzerakoan, hegoak kendu dizkiguzue txantxetara barre egiterakoan, hegoak kentzen dizkiguzue gure borroka aintzat ez hartzerakoan, eta batez ere, hegoak kendu dizkiguzue gurengan indarkeria erabiltzen duzuenean. Horregatik, egun honetan, gu, txoriok, gara protagonistak. Ez ehiztariak, ez bortxatzaileak, ez abusatzaileak, ez futbolariak, ezta gizon duinak ere. Jasan dugun guztiagatik, aske hegan egitera beldurra edukitzera ekin diogu; horregatik, emakume izateari utzi diogu.
Urriaren 31n GAU BELTZA ospatu genuen ikastolan. Euskaraz Bizi batzordeak eta HIZPRO taldeak elkarlanean adin guztietarako pentsatutako hainbat jarduera antolatu zituzten: aurpegiak margozteko tailerrak, ipuin kontalaria, pasabide beldurgarria, kalabaza tailerra… Giro ezin hobean aritu ginen eta erromerian dantzatzen eta taloak askaltzen amaitu genuen jaialdia.
Hemen dituzue argazki bilduma eta bideo laburpen bat.
2021-22 ikasturtea berritasunekin hasi dugu Kirikiño Ikastolan. Gure zaintza-zerbitzua zabaldu dugu Haur Hezkuntzako etaparako, gure familien beharrei eta eskaerei erantzuteko, familia-kontziliazioa errazteko asmoz.
Orain arte, Kirikiño Ikastolak zaintza-zerbitzua eskaintzen zuen goizeetan, 8:00etan edo 8:30etan sartzeko aukerarekin. Ikasturte honetatik aurrera, ikastolako funtzionamendua hobetu nahian, arratsaldeko zaintza zerbitzua abian jarri dugu. Momentuz txanda bakarra eskaini ahal izango dugu, arratsaldeko 17:30etara arte.
Ikasturte berria hasi da Kirikiño Ikastolan. Aurten ere, pandemia eta osasun egoeraren eraginez baldintzatuta egongo den kurtsoa. Gure helburua gure ikasleek kalitatezko hezkuntza jasotzeko duten eskubidea bermatzea segurtasun- eta osasun-baldintzetan da, bai eta ikastolan lan egiten duten pertsonentzat ere.
Horregatik, gure kontingentzia-planean COVID-19ren aurka jasotzen diren neurriak hartzen jarraituko dugu.