Atzo, abenduaren 15ean, 2023ko EITB Maratoia ospatu zen. Aurtengo edizioak kirol erronka handia izan du: etenik gabeko 16 orduko lasterketa solidarioa, Xabier Salillas atletaren eskutik. Gure Batxiko ikasleak eta Kiriki bertan izan ziren ere eguerdian maratoi solidario horretan parte hartzen.
"Minbiziaren aurka aukera berriak" izan da aurtengo leloa eta 908.000 euro bildu ziren minbiziaren ikerketarako. Duela aste batzuk ere, gure aletxoa jartzeko asmoz, euskararen egunean, ETSren "Aukera berriak" kantarekin bideotxo bat grabatu genuen:
Eskerrak eman nahi dizkieku Batxiko KAO taldeko ikasle guztiei, beti prest egoteagatik! Lan aparta egin zenuten!