Urriaren 2an ikastolaz kanpoko ekintzak hasiko dira. Antolakuntza egokia izan daiten, jarraian agertzen dira eman beharreko pausuak.
EGUERDIKO KANPO JARDUEREN ANTOLAKETA
HH4, 5 eta LH1, 2ko ikasleek dagokien jantokiko patioan itxarongo diete ekintzetako monitoreei eta haiek batuko dituzte.
LH3tik gorako ikasleak aldiz, ondorengo taulan agertzen den tokira joan beharko dira haien ordua denean. (Lehenengo astean ekintzetako irakasleak pasarela aurrean itxarongo dituzte).
ARRATSALDEETAKO KANPO JARDUEREN ANTOLAKETA
Arratsaldeetan, zirkua, sukaldaritza, ingelesa eta kiroletako kanpo jarduerak daude. Hauen antolaketa hobetu nahian, ondorengo informazioa kontuan hartzea komeni da.
Urriaren lehen astean HH eta LH1 eta 2ko ikasleen bila geletatik pasatuko dira. Ondorengo asteetan HH5, LH1 eta 2ko ikasleek haien begiraleekin patioan geratuko dira (esango zaie non). Zirkukoak gelatik pasako dira beraien bila ikasturte guztian zehar.
LH3tik gorako ikasleek urriko lehen astean 1. solairuko liburutegian itxaron beharko dute, eta ikasturtean zehar irakasle edo begiraleek esango diete non geratuko diren.
Ondorengo taulan agertzen den tokietan izango dituzte kanpo jarduerak. Beraz, ordua amaitzean bertara hurbildu beharko dira gurasoak haien bila.
Urriko lehenengo bi asteetan zehar, kiroletan dauden hezitzaileek, egunen batean, saioa bukatzean, ekintzaren inguruko argibideak emango dizkiete familiei (bilera txiki bat bezala) eta zalantza guztiak argituko dituzte.
KIROL ARROPAREN INGURUAN
Kirol entrenamenduetara arropa erosoarekin joan beharko dira ikasleak.
Patinajeko ikasleek derrigorrez ekarri beharko dute saio bakoitzerako buruko kaskoa, beso eta hanketako babesak eta patinak.
Patinak ikastolan uzteko aukera izango dute ikasleek. Kiroldegiko espazio batean gordeko dira eta ezin izango dira orduz kanpo hartu.
ZUHATZUKO KIROL ZELAIAK
Zuhatzun burutzen diren arratsaldeetako eskolaz kanpoko kirol ekintzak behar den bezala aurrera eramateko, 16:30etik 17:30 era, futbol eta saskibaloi zelaiak libre egotea beharrezkoa izango da.
ALTAK KANPO JARDUERATAN
Ekintza guztietan urte guztirako konpromisua eskatzen da eta bajak emateko prozedura bat dago.
Ekintzaren batean alta eman nahi izanez gero, eke@kirikino.eus helbidera idatzi beharko duzue eta tokia dagoen edo ez adierazkiko da. Tokirik ez balego, itxaron zerrenda bat osatuko dugu.