Skip to main content

2030 Eskola Agendaren Udal Foroa

Pasaden ostegunean, ekainaren 20an, Kirikiño Ikastolak 2030 Eskola Agendaren Udal Foroaren 19. edizioan parte hartu zuen, beste 47 ikastetxerekin batera.

Foro horretan hainbat gai aztertu genituen: gure hiriaren mugikortasun eredua, kultur eta natur ondare aberatsa, eta bertako berdeguneak eta espazio publiko seguruak, inklusiboak eta irisgarriak.

Udalarekin batera, datorren urteari begira, lau ekintza eraldatzaile aukeratu ziren: 

Batxiko agurra 2024

USEko azterketak amaituta, esan dezakegu Batxi 2ko ikasleak oporretan daudela. Dena behar bezala izten zela ospatzeko, agurra egin genien ikastolan. Familiak ere bertaratu ziren denak batera ikastola agurtzeko.

Bide luzea daukate aurretik eta zorterik onena opa diegu.

ZORTE ON GUZTIEI!

Jarraian dituzue egun horretako argazkiak.

Jose Luis Sukiari eskerrak

Ikasturte honen amaieran erretiroa hartuko du Jose Luis Sukiak, orain arte Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusi izan denak. Ia 40 urte eman ditu ikastolen mugimenduari lotuta, bai profesionalki, bai pertsonalki. Ikastolen egonkortasuna ziurtatzea izan da bere eginkizun nagusia. Ikastolek pasaden astean egin zioten agurra, urteroko Batzar Nagusian.

Ikastolako Jaialdia 2024

Urtero bezala, larunbatean IKASTOLAKO JAIALDIA ospatu genuen.

Ekintzaz beteriko eguna izan zen. Goizetik hasi ginen ikasleentzako kirol ezberdinekin (ping-pong, futbolina, igela...) eta baita umeentzako puzgarri eta egurrezko jolasekin.

Paella txapelketa ere izan genuen eta ondoren bazkaria.

Egunarekin amaitzeko KEN BAT dantzaldia izan genuen giroa alaitzeko.

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta datorren urtean gehiago!

(Hemen dituzue egun horretako argazkiak).

Ikastolako astea eta JAIALDIA

Urtero bezala, ikastolako astea heldu da eta horrekin batera ekintza ezberdinak izango ditugu. Jarraian ekintzen zehaztasunak dituzue, gorde zuen agendetan eta etor zaitezte!

MAIATZAK 31

17:30 Euskal dantzen kalejira

Ikastolako kiroldegiko sarreran hasiko gara eta handik plazaz plaza joango gara (Garaizar, Familia plaza eta Artazuriña). Bukaera emateko ikastolako Gabriel Arestiko patioan amaituko dugu ibilbidea, umeek zein nagusiek elkarrekin dantzatzen.

19:00 Kuadrilen arteko herri kirolak