Etapa honetan, ahozko adierazpena eta ulermena, irakurmena, idazmena eta kalkulua egiteko oinarrizko trebetasunak eskuratzen dituzte. Gizarte-trebetasunak, lan-ohiturak eta norberaren erantzukizuna ere eskuratzen dira.
KIMU
Lehen zikloan (LH 1 – LH 2 – LH 3)
Haurraren garapen afektiboak konfiantza eta segurtasuna ditu oinarri, horregatik Konfiantzaren eta Integrazioaren Pedagogiaz baliatzen da. Konfiantza, haurra bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan. Eta integrazioa, berriz, haurrak lantzen dituen edukiak barnera ditzan eta horiekin bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzun eman diezaien.
EKI
Bigarren zikloan (LH 4 – LH 5 – LH 6)
“EKI proiektua” Euskal Herriko Ikastolen Elkartetik bultzatutako programa da eta konpetentziak eta egoerak uztartzen ditu. Integrazioaren pedagogía du ardatz proiektu honek, modu ulergarrian konpetentziak ahalik eta egoera errealenetara eramanez. Proiektu honek jarraipena dauka Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere.