Gure udako eskaintzan ere ondorengo helburuak lantzen ditugu:
- Aisialdian ondo pasatuz aisialdirako heztea.
- Oinarrizko konpetentziak garatzea:
- Ikasten eta pentsatzen ikasi (baliabide kognitiboen erabilera; informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea).
- Komunikatzen ikasi (ahozko hizkuntza; hizkuntza idatzia; kontzientzia soziokomunikatiboa).
- Elkarrekin bizitzen ikasi (pertsonarteko konpetentzia; gatazkak konpondu; parte-hartze demokratikoa; elkarlana eta talde lana; aniztasuna).
- Norbera izaten ikasi (autonomia, norberaren kontrola eta oreka emozionala).
- Egiten eta ekiten ikasi (analisia; sormena; berrikuntza; ebaluazioa eta prozesuen aplikazioa).