Skip to main content

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza funtsezko etapa dugu ikaslearen garapen osoan, ikaslea bera bere ibilbidean aukerak hartzen hasten delako.

Kirikiño ikastolan etapa honetan EKI metodologia lantzen jarraitzen dugu, aurreko etapari jarraipena emanez.

dbh3

Euskal Curriculuma

Euskara eta euskal kultura ardatz dituzten gazteak hezten laguntzeko.

dbh11

Konpetentzietan oinarritua

Ikaslearen irteera-profila da eki proiektuaren abiapuntu eta helmuga. Ikasleak pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten trebatu behar du. Hau da, edozein bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du.

dbh2

Integrazioaren pedagogia

Egoerei irtenbideak aurkitzen ikastea, egoera berrietan ikasitakoa baliatzea. Egoera erreal baten aurrean, ikasleak egoera horretan behar dituen baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar du; bakarrik nahiz talde-lanean, irtenbideak aurkitzen saiatu behar du, eta ikasi duena egoera berrietan baliatu.