Skip to main content

ATE IREKIAK

Aste honetan hasi dira gu ezagutzeko ATE IREKIAK. Zuzendaritza eta HHko andereñoen eskutik ikastola ezagutzeko bisita gidatuak izango dituzue. 

Abenduaren 14an eta 18an etortzeko aukera izango duzue. Egun bakoitzean 4 txanda egongo dira: 2 euskeraz eta 2 gazteleraz.

Elkartasun Ikastolak: 800.000 euro inguru banatu dira zortzi ikastolen artean

800.000 euro inguru banatu ziren abenduaren 1eko Batzar Nagusian, eskaera egin zuten zortzi ikastolen artean. Hauek izan ziren Euskal Herriko 113 ikastolek Elkartasun Kutxan aurten jarri duten diruari esker 2023. urtean laguntza jasoko duten ikastolak: Senpereko Kolegioa, Kanboko Ikastolen Etxea, Tuterako Argia ikastola, Lodosako Ibaialde ikastola, Argantzon Ikastola, Bastida Ikastola, Bilboko Harrobia Ikastola eta Hernaniko Aratz ikastola. 

AISIOLA - Hezitzaile Ikastaroa

Aurten, urtero bezala, Ikastolen Elkarteko Aisiola hezitzaile eskolak aisialdiko hezitzaile ikastaroa eskainiko du ikastolan. Ikastaro honen bitartez, aisialdiko esparruan jarduteko trebetasun aberasgarriak lortzen dira, horien artean, talde dinamikak, ikasleen arteko elkarrekintzak, naturako baliabideen erabilerak...

310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena duen ikastaroa da eta bi ikasturtetan zehar egiten da, hau da, 2023ko urtarrilean hasi eta 2024ko maiatzean bukatuko dugu.

Gabonetako Kirikilekuak 2022-2023

Aurten ere, Kirikiño Ikastolak, gabonetako oporretan Kirikilekuak martxan jarriko ditu, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat.

Abenduaren 26tik Urtarrilaren 5era irekiko ditugu ateak. Hauen helburua zuen seme-alabek gabon oporretan ikastolako espazioak erabiliz aisiaz gozatzea izango da, ikastolako hezitzaile taldearekin batera inguru seguru batean.