Hezkuntza eredu inklusiboa dugu, errespetuzkoa, irekia eta anitza, non ez dagoen inolako diskriminazio formarik.
Balio horiek dira ikastolaren jardun osoaren funtsezko osagaiak, hala irakaskuntzan nola eskolaz kanpoko jarduera edota kultura edota elkarbizitzaren balioak sustatzeko eta zabaltzeko burutzen diren ekimen eta jardueretan ere.
Gure ikasleen hezkuntza integrala eta arrakasta akademiko eta pertsonala lortzeko funtsezkoa da Kirikiño Ikastola osatzen dugun kolektibo guztien artean hartu-eman irekia eta etengabea izan dadin. Horrela, ikastola hurbila, adikorra eta koherentea izan gaitezke, kalitatearen eta errespontsabilitatearen ikuspegitik orientatzen eta formatzen, hezten duena; Bilbo eta Bizkaian erreferente.