Skip to main content

IKASTOLEN 7. BATZARRA

Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira. 

Kirikiño Ikastola Ikastolen Elkarteko kidea da, Bihar prozesuan parte hartu genuen eta, era berean, 7. Batzarrean eztabaidatuko diren gaiei buruzko gure ekarpenak eta emendakinak egiteko aukera izango dugu. 

Batzar horren helburua datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hasunarketa partekatua egitea izango da, eta ipar izango ditugun helburuak adostea.

KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. ELKARTEAREN BATZAR OROKOR ARRUNTERAKO DEIALDIA

Gure kooperatibaren estatutu sozialen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, artezkaritza-kontseiluak deialdia egiten du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP E.aren batzar arrunterako; batzarra honetara egingo da: 

Eguna: 2024ko maiatzaren 27an (astelehena)

Ordua: 18:00, lehenengo deialdian, 18:30, bigarren deialdian, 19:00, hirugarren deialdian.

Tokia: Sozietatearen egoitza (Ikastola). Gabriel Aresti etorbidea, 22. zk.

Kiroldegiaren alokairua

Aurten ere, ikastolako kiroldegia alokatzeko aukera dago.

Bertan, saskibaloiko zelaia, futboleko zelaia eta eskupilotan aritzeko guneak ditugu, harmailak eta aldagelez gain.

Eguna eta ordutegia zehazteko ikastolara deitu edota kiroldegia@kirikino.eus helbidera idatzi.

Ikasleek alokatu nahi izan ezkero, deskontua izango dute.

Animatu gure instalakuntzak erabiltzen!

Ongizatera bidean Bizkaiko Eskola Kirolean

Apirilaren 25ean, 18:30ean, Haurren tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia antolatu dute San Mames zelaiko "Iparra Aretoan".

Gizarte osoari adingabeentzako ongizate-guneak kirol-inguruneetan (batez ere eskola-kirolean) sortzea beharrezkoa dela ezagutarazi nahi da ekitaldi honekin. Bertan, nazioarteko adituak egongo dira, baita ospe handiko kirolariak ere, Athletic Clubeko jokalariak barne.

Gonbidatuak honako hauek izango dira:

Guraso Eskolak 2024

Haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartze horien funtsezko helburua haurren eta haien familien ongizatea hobetzea da.

Helburu horretan aurrera egiteko eta prozesu osoan familiak partaide bilakatzeko, GURASO ESKOLA, hain zuzen ere, sortu da.

23. KORRIKA - 2024

Aurten Korrikarekin buru belarri ibili gara.

Korrika txikirekin hasi ginen martxoaren 15ean, Korrika gazterekin jarraitu genuen martxoaren 19an eta, bukatzeko, KORRIKA ofizialean parte hartu genuen 22an, gure kilometroarekin eta guzti.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei.

Hemen dituzue argazki guztiak:

 

45º urteurrena: Kooperatibista ez-erabiltzaileen BAZKARIA

Martxoaren 9an Kooperatibista ez-erabiltzaileen BAZKARIA antolatu genuen ikastolako 45. urteurrenaren ospakizunei amaiera emateko. 
Egitaraua honako hau izan zen:
  • 12:30 Meza birjinetze parrokian
  • 13:15 Aurreskua ikastolako Gabriel Arestiko eraikinean
  • 13:45 Kirikiño ikastola koroaren emanaldia
  • 14:30 Bazkaria ikastolan (20€/pertsonako)
  • 17:00 Erromeria

 

Hemen dituzue argazkiak!