Skip to main content

Ongizatera bidean Bizkaiko Eskola Kirolean

Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia

Kartela

Apirilaren 25ean, 18:30ean, Haurren tratu txarren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Kiroleko haur eta nerabeentzako ingurune seguruei buruzko jardunaldia antolatu dute San Mames zelaiko "Iparra Aretoan".

Gizarte osoari adingabeentzako ongizate-guneak kirol-inguruneetan (batez ere eskola-kirolean) sortzea beharrezkoa dela ezagutarazi nahi da ekitaldi honekin. Bertan, nazioarteko adituak egongo dira, baita ospe handiko kirolariak ere, Athletic Clubeko jokalariak barne.

Gonbidatuak honako hauek izango dira:

  • Giulia Pairone: Nazioarteko tenis jokalaria eta "Change The Game"-ko boluntarioa.
  • Daniela Simonetti: kazetaria eta "Change The Game Italia" erakundearen sortzailea.
  • Irati Olabarri: Kirolaria, arraunlaria eta psikologoa. Emakume kirolarien eskubideen aldeko aktibista.
  • Joanna Maranhao: Brasilgo igerilari olinpiko ohia, ikertzailea eta oinarrizko eskubideen aldeko aktibista. 
  • Pepe Godoy: Kiroleko sexu-indarkeriaren biktima eta aktibista.

Jardunaldiak mahai-inguru bat ere izango du, eta bertan parte hartuko dute:

  • Vicky Conde: Futbolari ohia eta kiroleko indarkeriaren aurkako aktibista.
  • Raúl López: Saskibaloiko jokalari ohia (NBA eta Bilbao Basket)
  • Danel Elezkano: Pilotari profesionala.
  • Athleticeko jokalariak: bai emazkumezkoen, bai gizonezkoen taldeen ordezkariak.

 

Irudia
SASKI

 

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.