Skip to main content

LH6ko ikasleek antolatutako Azoka Solidarioa

LH6ko ikasleek azoka solidarioa antolatu dute

AZOKA

Kirikiño Ikastolan konpetentzietan oinarritutako heziketa dihardugu eta horren baitan LH6ko ikasleek proiektu multidisziplinar bat sortzen dute urtero. 6. mailan giza eskubideak, oinarrizko premiak eta bizi kalitatea aztertzen ibili dira eta, ikasitakoa borobiltzeko, azoka solidario bat antolatu dute.

Azokan jostailu, arropa, liburu eta pintxoak jarri dituzte salgai LHko ikasle guztientzat, eta baita LH6ko familientzat. Horrez gain, otzara batzuen zozketarako boletoak ere egon dira salgai. Era berean, Erik-en familiak jarri duen kontu korrontean dirua sartzeko aukera luzatzen dute, beheko kartelean ageri den bezala. 

Maila bakoitzak diru kantitate txiki bat ekarri du gaur, nahi izan dutena erosteko.

Lortutako diru guztia Erik Villarroeli laguntzeko izango da. Erik 17 urteko mutil bat da eta 2022ko abenduan istripu bat izan zuen lagunekin jolasten zebilela. 6 hilabetez koman egon zen eta orain behar duen tratamendua ordaintzen laguntzea da gure helburua.

Irudia
ERIK

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.