Skip to main content

IKASTOLEN 7. BATZARRA

Ekainaren 22an Ikastolen Elkarteak 7. Batzarra antolatuko du Iruñean

batzarra

Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira. 

Kirikiño Ikastola Ikastolen Elkarteko kidea da, Bihar prozesuan parte hartu genuen eta, era berean, 7. Batzarrean eztabaidatuko diren gaiei buruzko gure ekarpenak eta emendakinak egiteko aukera izango dugu. 

Batzar horren helburua datozen urteetarako ditugun erronken inguruko hasunarketa partekatua egitea izango da, eta ipar izango ditugun helburuak adostea.

Honen inguruko gogoeta praktikoa eta parte hartzailea egiteko helburuarekin ekimena antolatu dugu apirilaren 24an 17:30ean Gabriel Arestiko harreran dagoen gela berrian. Ekimenak ordu beteko iraupena izango du eta honen bitartez, ikastolen iragana, orainda eta, batez ere, etorkizunari buruzko gogoeta-saioa gauzatuko dugu.

Animatu zaitez eta eman izena komunikazioa@kirikino.eus helbidera idatziz. Zaintza behar baduzu, mezuan bertan jaso, mesedez.

Informazio gehiago HEMEN duzue.

 

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.