Skip to main content

OINAK LURREAN, Errigoraren kanpaina berria

Urtero bezala Nafarroako kalitatezko produktu ekologiko zein konbentzionalak izango dira eskuragarri: oliba-olio birjina estra, kontserbak, pasta, arroz eta lekaleak.

Zer da Errigora?

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

MUSIKA SAIO BEREZIA HH4AN

Josu Bergara, ikastolako aita musikaria, ikastolan izan da haur hezkuntzako 4. mailan musika saio berezi bat emateko. Josuk maraka batzuk nola egin eta horiekin erritmo ezberdinak eramaten irakatsi die.

Gainera, Josuk hainbat instrumentu ekarri ditu gure txikiei erakusteko: gitarra bat, ukelele bat, harmonika bat…

Tailer honi amaiera emateko, Josuk, bere gitarrarekin batera, hainbat abesti jo dizkie. Zenbat gozatu duten bere musikaz! Gure txiki guztiak dantzan, kantuan eta erritmoari jarraituz hasi dira marakak astintzen.

Eskerrik asko Josu!

 

KIRIKILEKUAK

Kirikilekuak bi txandatan antolatzen dira. Lehenengo txanda apirilaren 11tik 13ra izango da eta bigarrena apirilaren 19tik 22ra. Gurasoek haurren izenak eman ditzakete Kirikilekuetara joateko, bai aste baterako, bai bietarako, edota baita egun solteetarako ere, familia bakoitzaren beharren eta nahien arabera.

Zuen seme-alabek jarduera dibertigarri eta ludiko ugariz beteriko aste santuaz gozatuko dute ingurune euskaldun, ezagun eta seguru batean.

Otsailaren 20an mendi irteera eta txitxiburduntzia

Irteera honen distantzia 6 kilometrokoa izango da. Ibilbidea Oletan hasiko gara, gero Ollargan (843m) igo eta handik Urkiolara joango gara.

Txangoa amaitu ondoren, txorizo jango dugu! Txitxiburduntzi eguna elkarrekin ospatuko dugu!

Txitxiburduntzi eguna garizuma aurretik ospatzen zen Euskal Herriko ohitura zaharra da. Egun horretan jendea mendira joaten zen, sua piztu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero txorizoa, txistorra, zein beste txerrikiak sutan prestatzen ziren.

Gaur egun tradizio hau gure ikastolan bizirik dago.

DBHko 1. mailako ikasleek “NIK, ZUK, GUK 300 BAI?” ekimenean parte hartuko dute

Txikipedia eskola adinean dauden haurrei zuzendutako euskal entziklopedia da.

Bigarren urtez, Ikastolen Elkarteak, Euskal Wikilarien Elkartearekin elkarlanean, erronka hau martxan jarri du. Zehazki, aurten emakumeen biografiak landu nahi dituzte, bereziki kirolarienak. Biografiak sortzeko prozesuan, ikasleek txantiloiak eta ereduak izango dituzte, eta testuak idazteko ardura izango dute.

Kirikiño Ikastolaren menua EAEko eskola-jantokietako irenste-azterketan gaindituta

Gure jantokiko menuak eskola-jantokietako irenste-azterketan emaitza ona lortu du. Azterlan hau Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak burutu du, Eskola-jantoki osasungarrien proiektuaren barnean.

Azterlan honen landa-lana 2021eko lehen hiruhilekoan 100 ikastetxe ingurutan egin zen, eta horien artean Kirikiño Ikastola zegoen.

Elikagai osasungarrien kontsumoa areagotzera bideratutako hobekuntza batzuen eragina baloratzea zuen helburu.

Elikadura osasungarriari buruzko kontzientziazioak hezkuntza-ingurunean ere duen garrantzia

Elikadura osasungarri bat izatea oso garrantzitsua da, nahiz eta sarri ez zaion merezi duen arreta ipintzen.
Gure ikastolan elikadura ardatz estrategietako bat da eta horretarako plan bat daukagu martxan.

Badakizu zer nolako kalteak dituen egunero elikagai prozesatuak jateak? Artikulu honetan dituzu horren inguruan kontzientziatzeko hainbat film labur eta dokumental.

ALDAKETAK IKASTOLAKO ALTZARIETAN

Kirikiño Ikastolan gure espazioak berrantolatzeko lanean ari gara. Lan honen ondorioz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoko altzari batzuk berritu egin dira.

Prozesu honetan irakasleek eta etapa horietako arduradunek parte hartu dute, betiere ikastolak jarraitzen duen ildo metodologikoari eta pedagogikoari jarraituz, baita hurrengo urteetan egituran egon daitezkeen lanak ere ahaztu gabe.

Gabonetako otzararen zozketaren zenbaki irabazlea

Urtero bezala, abenduaren 17an loteriako otzararen zozketa ikastolan egin genuen eta hauxe izan zen zenbaki saritua: 12.548. Barikuan bertan otzararen irabazlea bere bila etorri zen. Zorionak!!!

Gogoratu abenduaren 22an egingo den loteria zozketan ikastolak bi zenbaki hauekin jokatzen duela: 78.341 eta 95.470.

Ea zortea daukagun!