Skip to main content

Kirikiño Ikastolaren menua EAEko eskola-jantokietako irenste-azterketan gaindituta

Gure jantokiko menuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak burututako azterketa gaindituta.

2022/01/31
Kirikiño Ikastolaren menua EAEko eskola-jantokietako irenste-azterketan gaindituta

Gure jantokiko menuak eskola-jantokietako irenste-azterketan emaitza ona lortu du. Azterlan hau Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak burutu du, Eskola-jantoki osasungarrien proiektuaren barnean.

Azterlan honen landa-lana 2021eko lehen hiruhilekoan 100 ikastetxe ingurutan egin zen, eta horien artean Kirikiño Ikastola zegoen.

Elikagai osasungarrien kontsumoa areagotzera bideratutako hobekuntza batzuen eragina baloratzea zuen helburu.

Azterketaren emaitzek jaki-talde bakoitzaren batez besteko ahorakina erakusten dute plater motaren arabera. Hurrengo taulan, haragi-prestakinak eta aurrekozinatuak gure menuko eskaintzatik desagertu direla ikus dezakegu.

Jantokia menua

Eta interes handieneko platerak EAEko balio orokorrekin alderatzen baditugu, ikusiko dugu Kirikiño Ikastolan lortutako emaitzak Euskadiko batez bestekoa baino pixka bat hobeagoak direla.

grafikoa

NAOS estrategiak “Eskola-jantoki osasungarrien proiektua” saritu zuen eskola-eremuan elikadura osasungarria sustatzeagatik.

Estrategia horren ildoak jarraituz eta gogoeta-prozesu bat egin ondoren, jantoki batzordeak gure ikasleen elikadura-ohiturak hobetzeko asmoz jantoki-zerbitzuan aldaketa batzuk egitea erabaki zuen.

Hartu ziren neurrietako batzuk hauek izan ziren: fruta eta barazkien kontsumoa handitzea, astero arrain gehiago hartzea, eta azukre, frijitu eta elikagai prozesatuen kontsumoa murriztea.

Azterlanaren emaitzek erakusten digutenez, duela bi urte hasitako aldaketa horiek ondo ezarri dira jantokiaren eskaintzan, eta, beraz, gure ikasleei askotariko elikadura osasuntsua eta kalitatezkoa eskaintzeko helburua bete egin da.

Kirikiño ikastola, elikadura osasuntsuaren alde.

Azken albisteak

2024-12-20
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri dira goizean. Opariak banatu dituzte HH eta LHko ikasleen artean eta denekin batera abestu dute. Hemen dituzue argazki guztiak:
2024-12-16
Gabonetako otzararen irabazlea 12515 zenbakia izan da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei. Gabon zoriontsuak izan!