Skip to main content

BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA. 2022-2023 IKASTURTEA.

Ezagutu gure batxilergoko matrikulazio epeak

Batxilergoko matrikulazioa

Dagoeneko argitaratu dira 2022/2023 ikasturterako Batxilergoko matrikulazio epeak. Eskaerak martxoaren 28tik apirilaren 8ra aurkeztu ahal izango dira, online edo ikastolan bertan, 08:30etatik 17:00etara, Gabriel Arestiko idazkaritzan.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Ikasle eskatzailearen NANren fotokopia.
  • Ikaslearen aita, ama edo lege-tutorearen NANren fotokopia.
  • Familia Liburuaren fotokopia osoa.
  • Familia-erroldaren ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunean beharrezko informazio guztia aurkituko duzu: klikatu hemen

Ikastolan Batxilergoko hiru modalitate ditugu: Zientziak, Gizarte Zientziak eta Giza Zientziak. Gure hezkuntza-proiektuari, proposamen didaktikoari eta ikastolaren egiturari buruz gehiago jakin nahi baduzu, informazio-saio bat antolatu dugu:

 

INFORMAZIO SAIOA

MARTXOAREN 23an

17:30ean

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.