Skip to main content

Joseba Arrieta Txertudi, Ikastolako lehendakari ohia, hil egin da

Joseba Arrieta Txertudi, ikastolako lehendakari ohia, hil egin da, 2022ko azaroaren 30ean.

argazki

Joseba Arrieta Txertudi, ikastolako lehendakari eta gerente ohia, hil egin da, 2022ko azaroaren 30ean.

Kirikiño Ikastolako sortzailetakoa. Ikastolako lehendakaria izan zen 1977-1988 urte bitartean. Euskarazko irakaskuntzaren aldeko apustua egiten aitzindaria izan zen Bizkaian. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta 2015 ohorezko saria jaso zuen. Gaztedi Dantzari Taldeko lehen belaunaldiko dantzaria ere izan zen.

Aintzane Arrietaren (Ikastolako irakaslea) aita.

Meza abenduaren 2an, ostirala, Karmelo elizan izango da, 19:00etan.

Goian Bego.

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.