Skip to main content

Mikoleta sariak 2024

Ekainaren 13an Mikoleta sariak banatu ziren Bilboko Udaletxean

mikoleta

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak pasaden asteazkenean, ekainaren 13an, banatu zituen Bilboko Udalak antolatutako Rafael Mikoleta Lehiaketako XXXVI. sariak.

Euskarako ipuinen lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat antolatu ohi da. Honen helburua euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da, Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ikasleen artean. Euskarazko ipuinen lehiaketa horren izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenez. Urtero egiten da, 1988 urteaz geroztik.

Epaimahaiak 14 kontakizun saritu ditu, eta beste 11 nabarmendu. Idazkiek adingabeen sormena agertzen dute, fikziozko eta abenturazko kontakizunen bidez, edota gerra, anorexia, adiskidetasuna eta enpatia edo ausardia eta beste balore batzuk gogoetagai hartuta. Ipuin guztiak liburu batean bildu eta argitaratu dira, eta irabazleen artean ez ezik, udal ikastetxeetan eta liburutegietan ere banatuko da. 

14 sari horien artean, 5 Kirikiño Ikastolara etorri dira:

IZEN-ABIZENAK MAILA IPUINAREN IZENBURUA KATEGORIA
OA GOENAGA GALLASTEGI LH5B HONDARTZA GARBIAK B
JON OLEAGOITIA RUANO LH5B ZERRENDA LUZEA B
KATIXA VILLANUEVA AGIRREGOITIA LH4A NESKA EUSKALDUNA A
MIKEL BILBAO CUESTA LH3C KATU BELTZA A
OIER ENCINAS LOGACHO LH4C DESAFINATUTAKO DIAPASOIA A

ZORIONAK GUZTIEI!

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.