
Ongizate digitala bultzatzen gabiltza ZEOS programarekin eta mugikorrik gabeko espazio izateko hartu dugun konpromisoarekin.
Ikasleen hezkuntza integralarekin konprometituta gaude eta teknologiaren erabilera kontzienterako aldaketa egiten gabiz, neurri berri eta kolaboratiboekin. Mugikorrik gabeko zentro bezala aldarrikatu ginetik, aisialdi digitalerako bestelako aukerak sustatu ditugu, hala nola, pinpon-mahaien, mahai-joko tradizionales, futbolin eta igel baten erabilera.
Otsailean, hurrengo pausua emango dugu ZEOS programarekin hastean. Honek pantailen gehiegizko erabileraren erronkak eta horiek nerabeen osasun mentalean duten eragina jorratzen ditu. Familiei zuzendutako formakuntzak antolatuko dira, sare sozialen influentzia, hauei lotutako arriskuak eta tresna emozionalak eta ohitura osasuntsuak garatzeko beharra ulertzeko. Gainera, konpetentzia digitalak eta emozionalak indartzea bilatzen du, hezkuntza komunitate osoa ahaldunduz ongizate digitalari modu integralean heltzeko.
ZEOS programa bat dator ikastolaren balioekin eta "Altxa Burua" bezalako ekimenekin. Altxa Burua familien mugimendua da. Honek mugikorrak izateko adina atzeratzeko eta horren eraginaren gaineko kontzientzia sortzeko lan egiten du.
Ekimen horiei esker, hezkuntza teknologiko arduratsua eta osasun emozionala nola uztartu erakusteko eredu da Euskadin, gailu digitalek haur eta nerabeentzako abantaila eta desabantaila ugari dituzten garai honetan.
Ikuspegi horrek, ikasleen berehalako ongizatea indartzeaz gain, gizarte osoarentzat etorkizun osasuntsuago eta kontzienteago bat eraikitzea ere indartzen du.
Otsaileko hitzaldiak
Otsailean, ZEOS programak babestuta, 4 hitzaldi emango dira Kirikiño Ikastolan, Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal hizlariak izango direlarik. Gai nagusiak smartphone-ak, osasun mentala, sare sozialak eta gazteen identitate eraikuntza izango dira.
Izen-ematea otsailaren 13ra arte egongo da zabalik, baina Altxa Burua batzordetik izen-ematea ahalik eta azkarren egitera animatzen zaituztegu, parte-hartzaile kopurua mugatua baita eta gaiak interes handia sortzen baitu familien aldetik.
Ikastolako familientzat zaintza zerbitzua egongo dela jakinarazten dizuegu eta hitzaldiak euskaraz izango direla baina itzultzailea erabiltzeko aukerarekin.
Izen-ematea HEMEN!
