Skip to main content

Gure Ikastola, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala

Gure Ikastola, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala

oxford

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara. Honek aukera paregabea eskaintzen die gure ikasleei: ingeles mailaren ziurtagiri ofiziala eskuratu ahal izango dute, hemen bertan, ikastolan.

Apirilaren 2an, azterketa honen inguruko online bilera informatiboa antolatu genuen. Bertan, Oxfordeko azterketaren ezaugarri nagusiak azaldu ziren:

  • Nazioarteko aitorpena: Azterketa hau Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarrituta dago, eta mundo osoko ikastetxe, unibertsitate eta enpresek aitortzen dute.
  • Online eta moldakorra: Azterketa ordenagailuz egiten da, eta galderak ikasleen erantzunen arabera egokitzen dira, benetako maila neurtzeko.
  • Emaitza zehatz eta arinak: A2, B1, B2 edo C1 maila ziurtatzeko aukera ematen du, eta emaitzak beste azterketa batzuekin alderatuta lehenago jasotzen dira.
  • Trebetasun guztiak neurtzen ditu: entzumena, irakurmena, idazmena eta ahozkoa.

2025eko azterketa-deialdia

Aurtengo azterketa-deialdia ekainaren 12an izango da, 17:00etan, Ikastolako nagusien eraikinean. Parte-hartzaile kopuru handia izanez gero, bigarren saioko ekainaren 11n antolatuko litzateke.

Azterketa hau LH6tik gorako ikasleei zuzenduta dago, eta gomendagarria da gutxienez A2 maila izatea parte hartzeko.

Izen-ematea eta informazioa

Izen-ematearen eta informazioaren inguruko xehetasunak ikastolako idazkaritzan edo posta elektronikoaren bidez eskura daitezke.

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.