
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du. Horri esker, Bizkaiko txapelketa jokatzeko aukera izango dute, eta albiste pozgarria da: Kirikiñoko kiroldegia izango da ekitaldi honen egoitza!
Patronatoko taldeek gure kiroldegian entrenatzen dute astero, eta aurten, gure instalazioek Bizkaiko txapelketaren egoitza izateko hautaketa jaso dute. Txapelketan parte hartuko duten taldeek zelai aurkezpena egin behar izan zuten, eta hautatutako zelaien artean gure kiroldegia aukeratu zen lehiaketa hartzeko. Gure instalazioetan jokatuko da Bizkaiko txapelketa, eta horrek ilusio handia egiten digu!
Txapelketa apirilaren 12an, zapatua, hasiko da eta 13an, domeka, finalerdia eta finala jokatuko dira goizez. Beraz, animatu eta etorri neskei babesa ematera!
Zorionak taldeari eta aurrera Patronato!
