Skip to main content

ERRIGORA: Beste modura denona da onura

Martxoaren 10etik azaroaren 26ra arte zabaltzen da aurtengo eskaria egiteko epea

2025/03/12
errigora

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanez, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari diren herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Txikitasunetik herrilan handi bat gauzatu nahi dute, Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

Jakina da gaur egungo elikadura sistema merkatuaren menpeko dela eta, hori horrela izanda, enpresa handiak direla onuradun handienak eta bakarrak. Herritarrok (kontsumitzaile nahiz ekoizle) aldiz, haiekiko guztiz menpeko izateaz gain, irabazi asmo horien kaltetu handienak gara.

Horren aurrean, ordea, badago alternatiba: elikadura burujabetza. Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina bide horretarta batzeko parada ezin hobea da.

Martxoaren 10etik 26ra egin daitezke eskaerak, Errigoraren webgunearen bidez. Apirilaren amaieran edo maiatzean zehar jasoko dituzue produktuak eskaera egitean aukeratutako gunean.

Kirikiño Ikastola jasotze zentrua izango da, beraz, zuen eskaria hemen jasotzeko aukera izango duzue.

 

Azken albisteak

2025-03-12
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora.
2025-03-11
Igandean, urtero bezala, Santutxuko inauterietanko desfilean parte hartu genuen. Aurtengo gaia euskal marrazki bizidunak izan zen eta telebista erraldoi bat eraman genuen gurekin.
2025-03-07
Pasa den ostiralean, otsailaren 28an, inauteriak ospatu genituen ikastolan. Aurtengo gaia EUSKAL MARRAZKI BIZIDUNAK izan da. Hemen dituzue DBH eta Batxiko argazki guztiak.