Skip to main content

Pedagogia Kontseilurako Hauteskundeak 2024

Azaroaren 13an Pedagogia Kontseiluko hautagaiak bozkatzeko eguna, Kirikiño Ikastolako Gabriel Arestiko idazkaritzan.

bozkatu

Ikasturte honetan Pedagogia-Kontseiluaren erdia aldatu behar dugu eta prozesu horretan murgilduta gaude orain. Kontseilu hau ikastolaren titularraren 3 ordezkarik, gurasoen 4 ordezkarik, irakasleen 4 ordezkarik, ikasleen 2 ordezkarik, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari batek, etapetako arduradunek eta zuzendari pedagogikoak osatzen dute.

Azaroaren 13an zehar, 8:30-18:00 bitartean, gurasoen ordezkariak hautatzeko Gabriel Arestiko idazkaritzan zuen botoa emateko aukera izan zenuten. 

Emaitzen arabera ondorengoak dira Pedagogi Kontseilurako gurasoen ordezkari berriak:

  • Itziar Goiri Martínez
  • Nerea García Barainka

Ordezkoak:

  • Alba Fernández Montanchez
  • Itziar Fernández Ares

Eskerrak eman nahi dugu aurkeztutako hautagaiei zein bozkaketan partu hartu zenuten guztiei. Aurreko edizioan baino parte hartze handiagoa egon da aurtengoan. Eskerrik asko!

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.