Skip to main content

23. Korrika

Gure kilometroa 1831 zenbakia. Zatoz Gabriel Aresti kaleko 1.zenbakira martxoaren 21ean 16:15etan.

2024/03/06
bilbo

Aurten Korrikaren 23. edizioa ospatuko da, martxoaren 14tik 24ra. Irunen hasiko da eta Baionan bukatu. 

KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. 1980. urtean ospatu zen lehen aldiz eta geroztik bi urterik behin ospatu izan da beti.

Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Honen arira, Ikastolen Elkartearen eta AEKren elkarlanari esker, Korrikaren unitate didaktikoak sortu ditugu. Ikasmaterialak adinaren arabera sailkatuta daude, Haur Hezkuntzatik Batxilergora. Hainbat berrikuntza dakarte, baina betiko helburuak: euskararen aldeko jarrera zabaldu, euskararen aldeko kontzientzia suspertu, eta erabileran eragitea; eta, nola ez, Korrika ezagutaraztea. 

Era berean, aipatzekoa da jarduerak ez direla soilik euskara arloan lantzekoak. Izan ere, hainbat irakasgaitan erabiltzeko pentsatuta daude, Gorputz Hezkuntzan, esaterako.

Unitate didaktiko horiek HEMEN izango dituzue eskuragarri.

Kontuan izan beharreko datak:

  • Korrika txiki: martxoak 15
  • Korrika gazte: martxoak 19
  • Korrika gure ikastolatik: martxoak 21
    • Hemen geratu gara: Gabriel Aresti kalea 1ean, Pio Baroja ikastetxearen ondoan, Txurdinaga Behekoko irteeran

    • Elkartze ordua: 16:15

    • 1831 kilometroa
       

Bitartean, eta prestatzen joateko, Korrikako petoak ditugu salgai kiroldegiko harreran eta Gabriel Aresti eta Zuatzuko idazkaritzetan, agortu arte.

 

 

 

Azken albisteak

2024-11-18
Dagoeneko jakingo duzue gure ikastolan bertsozaletasuna sakon errotuta dagoela. Urtero, ilusio handiz, bertso saio bat antolatzen dugu, eta aurten ere ez dugu hutsik egingo!
2024-11-18
Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zuen, atzo, Gasteizen, Armentia ikastolan.
2024-11-14
Ikasturte honetan Pedagogia-Kontseiluaren erdia aldatu behar dugu eta prozesu horretan murgilduta gaude orain. Kontseilu hau ikastolaren titularraren 3 ordezkarik, gurasoen 4 ordezkarik, irakasle