Skip to main content

Euskal Jaia 2023

Datorren larunbatean, apirilak 22, Euskal Jaia ospatuko dugu Ikastolan

Programa

Dakizuen moduan, aurten Kirikiño Ikastolak 45 urte betetzen ditu eta urtean zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen gabiltza behar bezala ospatu dezagun. Besteak beste, martxoaren 18an ikasle-ohien bazkaria izan genuen eta laster, apirilaren 22an, EUSKAL JAIAren txanda izango da.

Egun horretako egitaraua duzue hemen, ikusiko duzuenez, ekintza ugari ditugu zuentzako prest. Animatu zaitezte parte-hartzera eta posible baduzue Euskal jantziekin etortzera. Egun horretan ikastolan bazkaltzeko taloak eta marmitakoa izango dugu. Taloak egunean bertan txosnan erosi ahalko dituzue baina, marmitakoa jateko erreserba egiteko euskarazbizi-batzordea@kirikino.eus helbidera idatzi beharko duzue apirilak 18a baino lehen.

Ekintza guzti hauek ikastolako komunitatearen parte-hartzeari esker posible egiten ditugu eta oraingoan laguntzaileak antolatzeko formulario bat sortu dugu. Animatu eta hemen klik eginez izena eman!

Azkenik gogoratu Euskal Dantzen agerraldia ahalik eta parte-hartze zabalena izateko gurasoei agurra dantzatzen ikasteko aukera zabaldu genuela. Horretarako ostiralero batzen ari gara ikastolako kiroldegian, 15:30-16:00ak bitartean. Azken entseguak martxoaren 31n eta apirilak 21ean izango dira. Etor zaitezte gurekin ikastera!

Iturria: AudioTrans (Txema Perez)

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.