Skip to main content

Azoka Solidarioa

LH6ko ikasleak Azoka Solidarioa antolatu zuten ikastolan pasaden ostegunean

Azoka

Kirikiñon konpetentzietan oinarritutako heziketan oinarritzen gara eta LH6koek azkenengo proiektu multidiziplinarra sortu zuten martxoaren 30erako.

Proiektu hori Azoka Solidarioa izan zen. Bertan,  LH6ko ikasleek ekoiztutako lepokoak eta eskumuturrekoak saldu zituzten, baita etxetik ekarritako jostailuak. Janaria eta edaria ere egon zen salgai.

Beste mailetako ikasleek dirua ekarri zuten proiektuan ere parte hartzeko. Diruaren truke tiket batzuk eskuratzen zituzten eta horiekin nahi zutena eros zezaketen.

Gainera, ikasleek 4 otxara egin zituzten parte hartzaile guztien artean zozkatzeko.

Lortutako dirua ONG ezberdinetara bidaliko da.

 

Hemen dituzue egun horretan ateratako argazki guztiak!

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.