Skip to main content

KONTUZ! Ez nazazu zapaldu

Ez nazazu zapaladu! proiektua Herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituena Euskal kostaldeari buruzko ezagutza handitzeko helburuz.

EZ NAZAZU ZAPALDU

Herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituena Euskal kostaldeari buruzko ezagutza handitzeko helburuz. Zehazki, eskala mikroskopikoko biodibertsitatean (meiofaunan eta mikroalgetan) eta horiek arriskuan jartzen dituzten elementuetan (plastikoetan esaterako)  jartzen du arreta.

Proiektu honen bidez, bi helburu nagusi lortu nahi dira:

  • Kostaldea herritarrei hurbiltzeabertan bizi diren bizidun txikien inguruko ezagutza handitu dezaten.
  • Parte-hartzaileak ingurumena zaintzeko beharraz sentsibilizatzea, bereziki itsas ingurumena zaintzeko beharraz.  

Zer egingo da?

 

Gure inguruko hondartzetan laginduko dugu, arreta orohar oharkabean pasatzen diren elementu txikienetan jarriz,  eskala mikrokopikoa behatzeko:

  • Hondar artean bizi diren organismo txikiak: mikro eta mesofauna
  • Uretan bizi diren organismo txikiak: zoo eta fitoplanktona
  • (mikro)plastikoen kutsadura

Horretarako, talde bakoitzak bere laginketa materiala prestatuko du. Parte hartzen duten talde bakoitzaren ezaugarrien arabera egokitutako jarraibideak eta materiala erabiliz, eta prozedura zientifikoak erabiliz, mikrofaunako eta mikroflorako espezie bereizgarrienak aurkituko dituzte, baita plastikoak ere!

Emaitzak 2023ko ekainaren 8an, Ozeanoen Nazioarteko egunean antolatuko den ekitaldi zabalean aurkeztuko dira. Bertan parte hartzaile denok bilduko gara proiektuan zehar ikasitakoa erakusteko eta ospatzeko.

Gure DBH3ko ikasleak atzo hasi ziren proiektuarekin. Plentziako hondartzara hurbildu ziren goizean eta arratsaldean, laborategian aritu ziren mikroskopikoekin lanean.

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.