Skip to main content

ERRIGORA: Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora.

errigora

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Oraingo honetan ESKUTIK ESKURA kanpaina martxan jarri dute. Sarri esaten den bezala, ekoizteko erak aldatzeko bide eraginkorra izan daiteke kontsumitzeko modua aldatzea. Horretarako aukera ematen dizu "Eskutik eskura" kanpainak. Errigora Balioak dituzten produktuak eskatu eta despentsa urte guztirako betetzeko aukera ematen dizu eta, ondorioz, balio horietan modu zuzenean eragiteko. 

Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. Eskaera-epea martxoa aldera izan ohi bada ere, banaketa bi txandatan egiten dugu: apirilean olioa eta maiatza-ekainean kontserbak.

 

Eskariak egiteko, klikatu hemen.

Irudia
errigora

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.