Skip to main content

Xiberoko Ikastolen alde

Xiberoko Ikastolek gabonetako otarreak eskaintzen dituzte tokiko janariak ezagutarazteko eta baita euren egoera ekonomikoa hobetzeko. Kirikiño Ikastola web orrialdean erositako otarren banaketa gunea izango da.

Euskara lagundu, Xiberoa gozatuz

2003.urtetik Xiberoko Eperra Ikastolak gabonetako otarreak eskaintzen dauz tokiko janariak ezagutarazteko eta aldi berean euren egoera ekonomikoa hobetzeko.

Ikastolako haur kopurua handitzen doa baina ez ordea jasotzen daben dirulaguntza. Xiberoa edo Iparraldean euskara berreskuratze prozesuan laguntasuna beharrezkoa da eta ekimen honi esker bultzada emoten jako. Hortaz, ekimen honekin lagundu daigun euren otarrak erostera animatu gura zaituegu. https://ikaskoli.eus/  web orrian zehaztasun eta erosketa moduak topatuko dozue. “Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz!.”

 

Era berean, iparraldeko ikastolen aldeko 2023 urteko Seaska egutegiak ere laster ikastolan salgai izango doguz.

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.