Skip to main content

Familiak seme-alaben hizkuntz gaitasunean eta erabileran duen eragina ordezka ezina da

Euskara sustatzeko sentsibilizazio saio praktikoa egin dugu. Hizkuntz bat zelan ikasten den aztertu dugu.

2022/10/26
diapositiba

Aurreko astearte arratsaldean ikastolako Euskaraz Bizi gunean familiekin bildu ginen euskarari buruzko hausnarketa saioa egiteko. Ikasleen hizkuntz gaitasunetan eragina duten faktoreak aztertu eta gure esku ditugun aukerez baliatzeko ekarpenak modu parte-hartzailean egin genituen dinamika baten bidez.

Haurrek inguruan dituzten hizkuntzak ikasten dituzte, bi baldintzaren baitan: hizkuntza entzuteko aukera badute eta elkarrizketetan parte hartzeko aukera badute. Eta horregatik, ezinbestekoa da ikastolan egiten dugun ahalegina hemendik kanpo ere luzatzea.

Horretarako, familien elkarlana behar-beharrezkoa denez, saioko hausnarketaz gain, ikastolatik baliabideak ere eskura jartzen dizkizuegu. Euskaraz Bizi taldeko ordezkarien eskutik programatutako ekintzak aurkeztu ziren eta, bestalde, ikastolako Hizkuntza Proiektuko lantaldeak garatutako euskarazko baliabideen bildumen site hau ere luzatu dizuegu. Hemen duzue eskuragarri:

www.labur.eus/kirikinoeuskaraz

Atzoko esperientzia aberasgarria izan dela uste dugu eta ondorengo edizioetan zuen parte-hartzea oraingoan bezain ona izatea espero dugu.

Eskerrik asko euskaraz bizitzeko urratsak ematen dituzuen guztioi, txikiak badira ere, badirelako!

Azken albisteak

2024-11-18
Dagoeneko jakingo duzue gure ikastolan bertsozaletasuna sakon errotuta dagoela. Urtero, ilusio handiz, bertso saio bat antolatzen dugu, eta aurten ere ez dugu hutsik egingo!
2024-11-18
Elkartasun Ikastolak EKEren Batzar Nagusia egin zuen, atzo, Gasteizen, Armentia ikastolan.
2024-11-14
Ikasturte honetan Pedagogia-Kontseiluaren erdia aldatu behar dugu eta prozesu horretan murgilduta gaude orain. Kontseilu hau ikastolaren titularraren 3 ordezkarik, gurasoen 4 ordezkarik, irakasle