Skip to main content

ERRIGORA, EUSKARARI PUZKA

Oraingoan ere Kirikiño Ikastola Errigora kanpainako banaketa gunea da.

errigora kanpaina

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dauzen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroako hegoaldea dau ardatz, eta euskara ofiziala ez den eremuan eragin gura dau, bertoko elikagaiei Euskal Herrian zehar bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. Euskarari puzka. Bi kanpaina nagusi egiten dabez urtero:

  • Udaberrian Nafarroako hegoaldeko uzta eskutik eskura: bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak Euskal Herri osoko etxeetara banatzen dabez, bertako ekoizpen eta ekonomia sustatzeko asmoz.
  • Aurtengo udazkenean, urriaren 22tik azaroaren 10era, Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saskiak milaka etxetara eramaten dabez, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua eginez (saski bakoitzaren balioaren %25).

3 saski mota dagoz aurtengo udazkeneko kanpinan: Beltza (55€), Berdea (65€) eta Zuria (75€). Eskaria online errigora.eus bitartez edo eskuorria beteta ikastolako idazkaritzan (Gabriel Arestin) entrega daiteke.

 

Fitxategiak

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.