Skip to main content

IKASTOLAKO ASTEA 2022

2021-2022 ikasturtea amaitzear daukagu eta merezi duen amaiera emateko Ikastolako astea berreskuratu nahi izan dugu. Maiatzaren 30etik ekainaren 7ra jarduera desberdinekin.

irudia

ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ATE IREKIAK

Aurten eskolaz kanpokoen ate irekiak antolatu ditugu: maiatzak 30 (kulturtxiki), maiatzak 31 (kiroltxiki), ekainak 6 (saskitxiki) eta ekainak 7an (eskupitxiki). Egun hauetan, hurrengo ikasturtean ikastolako eskolaz kanpoko ekintzen eskaintzaren barnean dauden jarduera desberdin batzuk frogatzeko aukera izango dute HH 3. mailatik DBH 4. mailara arteko ikasleek.

BATZAR NAGUSIA

Maiatzaren 30ean kooperatibisten batzar orokorra ospatuko dugu ikastolan 19:00etan lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian.

EMANALDIAK

Ikasturtea dagoeneko joaten ari zaigu eta 2021-2022-ko kanpo-jardueren amaiera-data ere badator; alegia, maiatzak 27. Kurtsoari amaiera emateko, Triki, Musika Hastapena eta Euskal Dantza taldeek emanaldiak prestatu dituzte.

IKASTOLAKO JAIALDIA

Ekainaren 4an ikastolako jaialdia ospatuko dugu. Denetarik izango dugu: umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Tor magoaren ikuskizuna, paella txapelketa eta DJ KAKTUS-aren kontzertua.

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.