Skip to main content

KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP. ELKARTEAREN BATZAR OROKOR ARRUNTERAKO DEIALDIA

2022ko maiatzaren 30ean du KIRIKIÑO IKASTOLA, KOOP E.aren batzar orokor arrunta

Batzar orokorra

GAI-ZERRENDA

  1. Kooperatibako lehendakariaren agurra.
  2. Kooperatibako kide batzuk izendatzea akta onesteko.
  3. Aurreko batzarraren aktaren onespenari buruzko txostena.
  4. Informazio akademiko eta instituzionala.
  5. 2021 ekitaldiko urteko kontuak, emaitzaren aplikazioaren proposamena eta sozietatearen kudeaketa onestea.
  6. Zaintza-batzordearen txostena.
  7. 2022/2023 ikasturterako kudeaketa-plana eta kuotak, eta 2022ko aurrekontu ekonomikoa onestea, bidezko bada.
  8. Norberak lekarkeena.

Alexia plataforman, kooperatibistei zuzendutako gunea ikus dezakezue. Bertan, gure kooperatibarekin lotutako intereseko dokumentuak aurkitu ahal izango dituzue. Informazio gehiago behar baduzue, ikastolara deitu (944 59 81 00) edo kiriki@ikastola.eus helbidera idatz dezakezue.

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.