Skip to main content

BIHAR PROZESUA LANTZEN KIRIKIÑO IKASTOLAN

BIHAR Euskal Herriko ikastolok aurrera eramaten ari garen proposamen eta gogoeta prozesua da, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko baliagarri zaiguna.

Bihar prozesua Kirikiñon

Bihar prozesuak hainbat fase ditu. Aurreko hilabetean, Kirikiño Ikastola osatzen duzuen familia guztiei prozesu horri buruzko galdetegi bat erantzuteko dei egin genizuen. Galdetegi honetan Euskal Hezkuntza Sistemak jaso beharko lituzkeen 11 oinarriei buruz galdetzen zen.

Bihar prozesua

Orain, galdetegien emaitzen azterketa egin da eta 11 puntu horietatik bi gai nabarmendu dira:

  • EUSKERA ETA EUSKAL KULTURA
    Benetako murgiltze eredua gauzatuko duen hezkuntza-sistema, oraingo Hizkuntza-ereduek ezartzen dituzten desberdintasunak gaindituta. Ikasle guztiei bermatuko diena euskaraz osotasunean bizi ahal izateko maila, duten abiapuntua dutela, eta bizi diren errealitate soziolinguistikoan bizi direla.
  • HEZKIDETZA
    Pertsonen arteko berdintasuna bermatu eta sustatuko duen hezkuntza-sistema. Ikasleei tresnak eskainiko dizkiena beren bizitza proiektua aukeratzeko askatasunetik eta aukeraaniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, besteak beste kultura, erlijio, gizarteklase, egoera funtzional eta sexu orientazio bakoitzaren esparruetan.

Bi gai horiei buruzko ariketa eta eztabaida-saiotxo bat burutuko dugu ikastolan maiatzaren 18an, 17:30ean.

Gaurtik da bihar!

Azken albisteak

Gure Ikastolak urrats garrantzitsua egin du ingelesaren ikaskuntzan: hemendik aurrera, Oxford Test of English azterketen egoitza ofiziala izango gara.
Joan den igandean, Santutxuko Karmelo plazan ospatu zen Euskal Dantzen Agerraldia, eta gure ikastolako ikasleek parte hartu zuten Gaztedi, Salbatore eta Begoñazpiko dantza
Patronato nesken taldea (infantilak "e"), Jesus Ituño entrenatzaile eta federazioko zuzendari teknikoaren babesarekin, denboraldi bikaina egiten ari da, eta bere ligan bigarren postuan sailkatzea lortu du.