Skip to main content

KIRIKIÑO IKASTOLAK WORLDCAFE METODOLOGIAREN BIDEZ LAN-MERKATUA IKASLEEI HURBILTZEN DIE

Hezkuntza berrikuntza belaunaldi berriak inspiratzeko

2022/03/25
Worldcafe metodologia

Hezkuntza berrikuntza belaunaldi berriak inspiratzeko

DBHko 4. mailako ikasleentzako orientazio-planaren barruan, Kirikiño ikastolak Kirikafearen 6. edizioa antolatu du, Estatu Batuetako WorldCafe metodologian oinarritutako jarduera. Metodologia honek elkarrizketarako eta gizarte-ikaskuntzarako sare informalak eta elkarlanekoak sortzea ahalbidetzen du.

Topaketa hauek lan-merkatuaren ikuspegi praktiko eta errealista eskaini nahi dute sektore publikoan zein pribatuan lanean ari diren hainbat profesionalen testigantzaren bidez.

Kooperatiba bat izanik, honelako jarduerak aurrera eramateko, Kirikiño ikastolak bere komunitateko kideen arteko lankidetza bilatzen du. Edizio honetan, 10 profesional baino gehiagok (ingeniariak, medikuak eta kazetariak, besteak beste) haien ezagutza eta know-howa ikasleekin partekatzeko aukera izan dute.

Kirikafeak Kirikiño Ikastolako ikasleek profesionalen esperientzia bertatik bertara ezagutu ahal izatea eta haien etorkizun profesionalari buruzko zalantzak eta kezkak modu hurbilean eta zuzenean argitu ahal izatea du helburu. Hainbat elkarrizketa-txanda ezartzen dira, eta txanda bakoitzaren amaieran parte-hartzaileak mahaiz aldatzen dira sare bat sortuz.

WorldCafe metodologia 1995ean sortu zen Juanita Brownen eta David Isaacsen eskutik, eta kafearen irudia erabiltzen du pertsonen arteko topaketa atsegin eta irekiaren metafora gisa, komunikazioa eta esperientzien trukea bultzatuz.

Azken albisteak

2024-12-20
Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri dira goizean. Opariak banatu dituzte HH eta LHko ikasleen artean eta denekin batera abestu dute. Hemen dituzue argazki guztiak:
2024-12-16
Gabonetako otzararen irabazlea 12515 zenbakia izan da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei. Gabon zoriontsuak izan!