Jakin ezazu gure ikastolaren egunerokoaren berri
Ikastolako nortasun grafikoa dela eta, ikastolako arropa sortu dugu, gure marka Euskal Herriko bazter guztietara zaaldu dadin.
Salgai egongo diren arropak ondorengoak izango dira:
Haurrei, haien familiei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio arreta goiztiarra. Esku-hartze horien funtsezko helburua haurren eta haien familien ongizatea hobetzea da.
Kirikiño Ikastolan, Euskera ardatza izanik, konfidantzaren pedagogia dugu oinarri. Jolastuz eta esperimentatuz umeen jakinminetatik abiatzen gara konpetentziak garatzeko.
Ikastolan oso argi daukagu, ikastolako jarduneko esparruetan ezezik, aisiaren une eta guneak euskararen alde ustiatzea ezinbestekoa dela.
2022ko Abenduaren 22ko loterian ikastolak jokatutako numero batean (51.400) dirua atzera tokatu zen.
Loteria kobroa Gabriel Aresti eraikineko idazkaritzan izango da.
Ordutegia
Olentzero eta Mari Domingik gure txikitxoak bisitatu zituzten klaseko azken egunean. Gutunak eman zizkieten eta Olentzerok eta Mari Domingik klaserako oparitxo batzuk utzi zituzten.
Urtero bezala, DBH eta BATXIko ikasleak Gabon Kanten jaialdia antolatu zuten abenduaren 23an. Denok ezagutzen ditugun kantak hartu eta bertsio propioa sortu zuen talde bakoitzak, koreografia eta guzti.
Pagination
- Previous page
- 10 orria
- Next page