Skip to main content

Kirikafea

Aurreko ikasturteetan moduan, aurten ere aurrera eraman nahi dugu KIRIKAFE ekintza

2023/02/06
kirikafea

Urterolez, DBH 4.mailako ikasleentzat Kirikafea egingo da martxoaren 15ean. 

Ikasleentzako orientazio plana jarraituz, lanbide eta ikasketa desberdinak modu zuzen batez ezagutzeko aukera zabalduko diegu. Horretarako, ikasle- nahiz lan-esperientzia zuen eskutik ezagutu ahal izateko, WorldCafe metodologian oinarrituriko jardunaldi bat antolatu nahi dugu, hau da, denbora laburreko elkarrizketa txanda desberdinak egin, parte-hartzaileak talde batetik bestera pasatuz eta sare bat sortuz.

DBH4. mailako ekitaldiko izen-ematea otsailaren 6tik otsailaren 13ra bitartean egiteko aukera izango duzue, ondoren agertzen den ESTEKA HONETAN.

Aurtengo ekitaldira, aurreko urteetako hizlariak ere gonbidatzen ditugu, baita, eta ikasleek hala eskatuta, lanbide heziketan esperientzia (ikasle zein lanean) izan duzuenok ere.

Animatu zaitezte bertan parte hartzera!

Azken albisteak

2025-03-06
Pasa den ostiralean, otsailaren 28an, inauteriak ospatu genituen ikastolan. Aurtengo gaia EUSKAL MARRAZKI BIZIDUNAK izan da. Hemen dituzue HH eta LHko argazki guztiak.
2025-01-15
Ongizate digitala bultzatzen gabiltza ZEOS programarekin eta mugikorrik gabeko espazio izateko hartu dugun konpromisoarekin.
2025-01-07
2024ko gabonetako loteria zozketan, ikastolak jokatu duen zenbakietako batek (54.470) dirua atzera izan du. Hortaz, papeleta bakoitzeko 2€ko saria kobratzeko aukera dago.