Skip to main content

Gure Ikastolak 2026ko Ibilaldia antolatuko du

Atzerako kontaketa hasi da!

2024/10/12
Zatoz!

Harrotasunez jakinarazten dugu gure ikastola 2026ko Ibilaldia antolatuko duela. Aukera honek ekitaldi soil bat baino askoz gehiago esan nahi du; gure komunitate gisa bat egiteko eta euskara, gure kultura eta ikastolan partekatzen ditugun balioak bultzatzen jarraitzeko unea da.

Urriaren 17an, proiektu honen aurkezpen ofiziala egingo dugu, eta bertara gonbidatu nahi dugu hezkuntza komunitate osoa: ikasleak, familiak, irakasleak eta pertsonal ez dozentea, kooperatibistak, ikasle ohiak eta lagunak. Egun horretan, abentura zirraragarri honen lehen xehetasunak partekatuko ditugu. Momentu garrantzitsua izango da laguntza, ideia eta energia biltzeko, ibilaldi edizio hau guztiontzat esperientzia ahaztezina izan dadin.

Ziur gaude guztion elkarlanarekin edizio hau arrakastatsua izango dela, gure ikastola sendotzeko ez ezik, euskara eta hezkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko ere.

Urriaren 17an 17:45etik aurrera zain izango gaituzue, bide handi hau elkarrekin hasteko!

Ikastolako guraso bazara umeak zaintza zerbitzuan apuntatu ditzakezu urriak 16a baino lehen galdetegi hau erantzuten. Galdetegi berdinean urtero egiten dugun euskara saioan izena emateko aukera topatuko duzu, 17etan izango da, Ibilaldiko aurkezpena baino lehenago.

Irudia
ibilaldi

Azken albisteak

2024-10-12
Harrotasunez jakinarazten dugu gure ikastola 2026ko Ibilaldia antolatuko duela.
2024-09-25
Kirikiño Ikastolak hitzarmen garrantzitsu bat sinatu du S.D. Patronatorekin.
2024-09-13
... MAITE NAIZ Kirikiño Ikastolako DBH3tik gorako ikasleei zuzenduta dago.