Kirikiño Ikastolak Argazkigintza feministaren nazioarteko 1. lehiaketako emaitzak Bilbon zabaltzeko ekimenean parte hartu du WasmuEusE Euskadi (Ekuadorreko Warmi Ametsak Fundazioari lotutako euskal elkartea) elkarteari esker. Elkarlan honi esker, iraila eta urria bitartean, Kirikiño ikastolako DBH3tik gorako ikasleek argazkilaritza tailerrak izan dituzte Juan Gómez eta Bego Elexpe argazkilar profesionalen eskutik.
Argazkilaritza tresna erabakigarria izan da aktibismo feministan, emakumeen borrokak ikusarazteko aukera emanez. Gainera, irudiak narratibak aldatu eta desafiatu ditzake, emakumeen ahotsak entzun eta ikusteko espazioak sortuz. Ekimen honen bidez, Kirikiño ikastolako ikasleak argazkigintzak feminismoan duen garrantziaz ohartarazi dira.
Wasmu - Fundación Warmi Ametsak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da eta Ekuadorreko Errepublikan kokatuta dago. Helburu bezala gizarteratze ekonomiko eta sozialerako bideratutako programak eta zerbitzuak proposatzea eta gauzatzea dute, arreta berezia jarriz pobrezia zaurgarritasun egoeran dauden biztanleei.
Bilboko metroan emaitza ikusgai
Azaroaren 25ean, Emakumearen indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, Bilboko metroko Indautxuko geltokian ekimen honen inguruko panelak jarri ziren. Argazkigintza feministaren nazioarteko lehiaketako beste parte hartzaileen argazkiez gain, Kirikiño ikastolako ikasleen emaitza batzuk ere argitaratu ziren.
Gainera, datorren abenduaren 15ean, Bilboko metroko Moyua geltokian jarriko dira.
Abenduaren 12an: WasmuEusE-ren ekitaldia
Berdintasunarekin duen konpromisoaren harira, abenduaren 12an irudiaren indarrari buruzko tailerra antolatu du elkarteak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan. Bertan argazki-tailer feministaren emaitzei eta inpaktuari buruzko hausnarketa egin da eta gazteen artean kontzientzia kritikoa sortzeko duen garrantzia azpimarratu.
Gainera, "Las Txakanas; experiencias de vida" dokumentala aurkeztu da eta Nazioarteko Argazki Lehiaketa Feministaren bigarren edizioa iragarri da, "Nosotras" izenekoa.