Ikastolak Herriari ekimenaren 3. ekitaldia ospatuko da azaroaren 25ean. Ekitaldi honetarako prestatu den ikuskizuna Jaso Ikastolaren SUTAN musikala da, eta berarekin batera, Iruñeko Gazte Orkestraere arituko da.
Islandian taularatu ostean, musikalak Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatu ditu, eta azken tanpan, Bilbora iritsiko da, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.
SINOPSIA:
1909, New York. Clara Lemich "Triangle" fabrikara sartzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumearekin batera "atorgileen greba" deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebara eramateko, Historiako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Kleopatra (Egipton), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian). Emakume hauen biografiak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.
Istorio honek 2 helburu nagusi ditu:
- Emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena
- Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea
Familia osoarekin une bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera!
NOIZ: Azaroak 25, ostirala 19:00etan
NON: Bilboko Campos Eliseos Antzokia
SARRERAK SALGAI: ANTZOKIAREN WEBGUNEAN edo takilan