Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara eta hezkuntza arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, “BILBOKO IX. BERBAGUNEA” antolatu da gaur, Bilboko Azkuna Zentroan.
Ekimen honen urteroko erronka euskaldunek eta euskalduntze prozesuan dabiltzanek euskaraz aritzeko aukera izatea da, eta bide batez, Bilbon euskararen erabilera indartzeko ahalegina egitea.
Adin eta egoera guztietako euskaldunak hainbat gairi buruz aritu dira euskararen erabilera normalizatzeko asmoz.
Gure Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak bertaratu dira euskararen aldeko ekintza honetan parte hartzeko. Ordu eta erdiko lehenengo txandan aritu dira kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika arloei buruz hitz egiten. Mahai bakoitzean gehienez 6 pertsona egon dira eta 20 minutu igarotakoan mahaiz aldatu dira beste gai bati buruz hitz egiten jarraitzeko. Hori izan da aurrera eraman den dinamika.
Ekitaldia egun osoan zehar jarraituko du txanda ezberdinekin. Guztira, mila pertsona baino gehiagok parte hartzea espero da, txanda bakoitzean 300 parte-hartzaile egongo direla kontuan izanik.