Skip to main content

Kooperatibista agurgarria:

Maiatzak 30ean, Kirikiño ikastolako batzar orokorra ospatuko dugu. Ikastolako Areto Nagusian izango da, 19:00etan (lehenengo deialdia) eta 19:30etan (bigarren deialdia). Batzar orokorrera etortzerik ez baduzu, ordezkaritza-orria bete ahal izango duzu, zure iritzia beste bazkide batek ordezka dezan. Kontuan izan kooperatibista bakoitzak bi ordezkaritza ekar ditzakela gehienez.

Jarraian informazio guztia daukazue: gai zerrenda, aurrekontua eta kuoten proposamena eta urteko kontuak hain zuzen ere.