Elikadura osasuntsuaren inguruko sentsibilizazioa hezkuntza arloan
Esan bezala, bereziki garrantzitsua da elikadura on bat izatea, eta beharrezkoa da ere hezkuntza zentroetan lantzea. Horretarako oinarrizko lau arrazoi daude:
- Nekazaritzako elikagaien sistema industriala krisi globalaren eragile nagusietako bat da: ingurumenean duen inpaktuak eta ondorio sozialek kontraste handia egiten dute landa-eremuak sortzen duen agroekologiarekin.
- Elikadurak eskolako prestakuntzan garrantzitsuak diren gaiak jorratzeko aukera ematen du: psikomotrizitatea lantzen da, zentzumenak, bizikidetza-arauak, eta abar.
- Egungo krisi anizkoitza (energetikoa, materiala, klimatikoa, biodibertsitatekoa, ekonomikoa, kulturala eta politikoa) aldaketa handiak ekarri ditu. Hortaz, elikagaien sisteman zuzenean parte hartu behar da. Hezkuntzak tresnak eman behar dizkie ikasleei mundua ulertzeko, bai eta aldaketa aktiboko eragile izateko ere.
- Janaria oso garrantzitsua da gure bizitzan. Ezin dugu alferrik galdu helburu didaktikoetarako erabil dezakegun potentzial hori.
Elikadura osasungarria sustatzeko Kirikiño Ikastolaren plana
Ikastolan plan estrategiko bat dugu martxan, elikadura arduratsu eta osasungarriari buruzko sentsibilizazioa sustatzeko.
Elikadura osasungarriarekin lotutako egitasmo integrala garatzen dugu eta jantokia baino haratago doa:
- Janaria egunero bertan prestatutakoa da. Sukaldari talde propioa daukagu.
- Hurbileko eta sasoiko produktuak kontsumitzen dira jantokian.
- Elikagai organikoak lehenesten ditugu.
- Ikasleengan elikadura-ohitura egokiak transmititzeko ekimen ezberdinak bideratzen ditugu ikasturtean zehar.
- Dieta ikasleek izan ditzaketen behar berezietara egokitzen dugu.
Elikadura osasungarria sustatzeko film labur eta dokumentalak
Elikaduraren Munduko Eguna ospatzen da urtero urriaren 16an. Horrela ezarri zuen Nazio Batuen Erakundeak 1979an, elikadura osasungarria sustatzeko eta herritarrak munduan dauden elikadura-arazoez kontzientziatzeko asmoz.
Liburuak eta aplikazioak nutrizioaren eta osasunaren garrantzia irakasteko baliabide ezin hobeak diren bezala, film labur eta dokumental hauek txarto jateak dituen arriskuak azalduko dizkie ikasleei.
Jan ezazu izan nahi duzun pertsona bezala
Obesitateak dituen ondorioez kontzientziatzea helburu duen film laburra da hau. Kanpaina honetako protagonista hegan egin nahi duen haur bat da, baina bere gehiegizko pisuak eragotzi egiten dio. Paperezko hegoak egiten ditu, baina bere pisuak ez dio uzten horiekin hegan egiten.
Ondorioz, ideiaz aldatu eta dieta orekatuago baten bila hasiko da: frutak, barazkiak eta elikagai osasuntsuak jaten hasiko da gaztea, eta horrek bere gorputz-masaren bolumena murriztuko du.
Film laburra ikusteko klikatu hemen.
Food Choices
Kontsumitutako elikagaiek gizartean, beste izaki bizidunetan, eta planetaren osasunean duten eragina aztertzen du dokumental honek. Dieta oker bat ez jarraitzeko ezagutu behar diren kontzeptu garrantzitsu batzuk zehazten ditu ere. Gainerako, bestelako ikuspegia eskaintzen du, 28 elkarrizketa egin baitzaizkie osasun eta elikadura osasuntsuko espezialistei eta profesionalei.
Dokumentala ikusteko klikatu hemen.
Ondo jatearen platera
Film labur honen protagonista Pepe da, elikadura osasungarriari esker indartsuena izatea lortu duen superheroia. Ondo jatearen platerrari esker, lagunentzat eredu bilakatu da. Hiru koloretan antolatzen du bere platera: horia, berdea eta gorria, pasta, ogia edo arroza bezalako janariekin; fruta eta barazkiekin; eta gazta, haragia edo arrautza bezalako beste batzuekin. Animazio horri esker, etxeko txikienek elikadura-piramideari buruz gehiago ikas dezakete eta osasungarri jateko interesa garatu.
Film laburra ikusteko klikatu hemen.
Super size me
Dokumental honen zuzendariak, Morgan Spurlockek, bere gorputzaren eboluzioa erretratatzea erabaki zuen, 30 egunez munduko janari azkarreko kate ezagunenetako bateko zabor janaria jaten aritu ostean. Izan ere, denbora horretan kontsumitu zituen elikagai guztiak bertan saltzen ziren, eta horrek bizimodu horrek maiz izaten dituen ondorio fisiko eta psikologikoak egiaztatzen lagundu zion.
Horrela, dokumental honen zuzendariak haurren obesitatearekin munduan dagoen arazoa erakutsi nahi du.
Dokumentala ikusteko klikatu hemen.