Pasar al contenido principal
euskara

Martxoaren 24an, Errenteria eta Donostia lotuko dituzte 8.000 lagunek osatutako giza kate erraldoi batean, euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko. Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten “Ikastolak Herriari” egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.

Bidean, 8.226 metro eta Errenteria, Pasaia eta Donostiako hainbat kale eta plaza zeharkatuko ditu giza kateak. Euskal Herri osoko ikastola ugaritako gazte eta nerabek osatuko dute, parte hartu nahi duten herritar guztiekin batera. Antolatzaileek adierazi dutenez, parte har dezaketen herritarren kopuruak ez dauka mugarik, eta euskaltzale guztiei bertaratzeko deia ere egin diete.

Goizeko 11etan emango zaio hasiera giza kateari eta 11:30ak arte iraungo du. Une horretarako, bost gune egokituta izango dituzte antolatzaileek, horietako bakoitzean euskara batuari gorazarre egiteko ekitaldi bana egiteko.

ikastolek euskara batuari zor diotena eta euskara batuak ikastolei zor diena izango dira «Batasunaren bidean» giza katearen oinarrietako bat. Transmisioaren garrantzia irudikatzeko, ekitaldiak ikasleak izango ditu protagonista. Horregatik, izaera koloretsu eta baikorra izango du ekimenak. Egun ikasten ari diren gazte eta gaztetxoei euskara batuaren balioa helarazi, eta bera sortzeko testuinguru historikoa eta beraren bilakaera adieraziko zaizkie.

Egitaraua

  • 10:45 Giza kateari hasiera emateko ekitaldia egingo da Agirre Lehendakaria plazan, Errenterian.
  • 11:00-11:30 Giza katea osatuko dugu.
  • 11:30-12:00 Parte-hartzaileak 5 bilguneetarantz mugituko dira.
  • 12:00-12:30 Ekimenari amaiera emateko, giza kateko bidearen 5 guneetan ekitalditxoak egingo dira. Errenterian, Pasaian, eta Donostiako Herrera auzoan, Zurriola ikastolan eta Plaza Berrian.
  • 15:00 Euskaltzaindiako kideek Orereta ikastola bisitatuko dute.
  • 17:30 Ekitaldi instituzionala Errenteriako Udalaren Areto Nagusian.

Últimas noticias

Nuestra Ikastola ha dado un paso importante en cuanto al aprendizaje del inglés: de aquí en adelante, seremos sede oficial de los exámenes de Oxford Test of English.
El pasado domingo se celebró en la plaza Karmelo de Santutxu la Exhibición de Euskal Dantzak, en la que participaron nuestros alumnos y alumnas junto con alumnos/as de los
El equipo infantil "e" femenino de Patronato, con el apoyo de su entrenador Jesus Ituño, también director técnico de la federación, está realizando una temporada excelente, logrando clasificarse en la segunda posición de s