Skip to main content

EKOS: Ekonomia Sozialaren Sormen Jaialdia

Gure DBH4ko ekonomiako ikasle talde bat finalista da Gizarte Ekonomiaren aldeko lehiaketa honetan.

2023/12/12
Ekos

EKOS Gizarte Ekonomiaren lehenengo Sormen Jaialdia da. Honen helburua gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea da sormen-piezen bitartez.

Inklusioa, jasangarritasuna, Gizarte-esentzia, tokiko garapena, berdintasuna eta gizarte-ekintzailetza dira EKOSen parte hartzeko inspirazio-iturri gisa erabili ahal izan diren gaiak.

Bi modalitate daude: 15 urtetik gorako ikasleak eta publiko orokorra (18 urtetik gorakoak). Gure DBH4ko ekonomia 3 ikaslek (Txaber González, Garazi Hernandez eta Marene Karmelo) lehenengo modalitatean parte hartu dute "Km 0 produktuak" proiektuarekin (ikus-entzunezko modalitatean). Oraindik gure ikasleak bozkatzeko garaiz gaude, beraz, animatu!

Datorren asteartean, abenduaren 19an, Donostiako Kursaal Jauregian egingo den ekitaldira gonbidatu gaituzte sari banaketan egoteko.

Zorte on!

Irudia
ekos
Txaber Gonzalez, Marene Karmelo eta Garazi Hernandez

Azken albisteak

2024-05-17
Kirikiño Ikastolan “Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria” lortu dugu Jasangarritasun Hezkuntzaren alde egindako lanagatik, eta ahaleginagatik.
2024-05-10
Kirikiño Ikastolak lankidetza hitzarmena sinatu du Bilbao Basket taldearekin, 3 denboraldirako.
2024-05-08
Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastola guztiak ekainaren 22an 7. Batzarra izango dugu. Bertan, ikastolak etorkizunera begira izango duten bide-orria eta helburu berriak aurkeztuko dira.