Skip to main content

Ikastolako Proiektu Digitala

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan. Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatzen dena. Ikastolan ditugun baliabide digitalei, lortu nahi ditugun helburuak lortzeko baliagarriak direnean, probetxurik handiena ateratzeko ezinbesteko tresna bihurtu da gaur egun. Gure potentzial digitala garatzeko erreferentzia da: Digitalki Eskudunak diren Hezkuntza Erakundeetarako Europako Markoan oinarrituz (DigCompOrg).

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren helburuak ondorengoak dira:

  • Ikastolaren egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
  • Plan Digital batek hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
  • Zentroa etengabe ikasten ari den erakunde bat bilakatzea. Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea.
  • Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala garatzeko.

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren ekarpenak hauek dira:

  • Gaur egun ikastola non dagoen ulertzen lagundu du: autoebaluazioa eta hausnarketa.
  • Ikastolako helburuak definitzen ditu.
  • Helburuak lortzeko ekintzak zehazten ditu ere.