Jakingo duzuenez, gaurko egunez, EAEko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko agindua eman du Eusko Jaurlaritzak.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ondorioak eskola-jardueran

Ondorioz, bertan behera geratzen da ikastolako  aurrez aurreko eskola-jarduera guztia eta ikasleak ezin izango dira ikastolara etorri.

Hala ere, aurrez aurreko eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenaldia eta ahalegina egingo dugu ikasleek egunero etxean ikas dezaten.

Ikastolako langileak ikastolan egongo dira eta etenaldiak irauten duen bitartean material didaktikoa prestatu eta ikasleen eskura jarriko dugu, ahal den neurrian, modu ez-presentzialean lan egiten jarraitu ahal izan dezaten.

Etapetako arduradunek eta taldeetako irakasleek jakinaraziko dizuete nola lan egingo duten, eta datozen egunetan ere, zuekin ditugun komunikazio-bideak zabalik mantenduko ditugu, informazioa helarazteko.

Irteerak eta eskolaz kanpoko jarduerak

Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteerak, hala nola eskolaz kanpoko jarduerak ere bertan behera geratzen dira, azkenengo horiek gaurdanik bertatik eteten direlarik.

Era berean, datozen 15 egunetan aurreikusita zeuden bilerak eta bestelako ekitaldiak ere bertan behera geratzen dira.

Datozen egunetan jasoko duzue informazio zehatzagoa itxiera honek dituen ondorio zehatzei buruz.

Honekin batera Hezkuntzako sailburuaren idazkia irakurtzeko esteka jartzen dizuegu.

Hemen sakatu Hezkuntza sailburuaren mezu osoa irakurtzeko.