Egunak joan ahala, COVID-19k sortutako egoerari aurre egiteko ematen ari garen erantzunak eta unean-unean hartzen diren neurriak egokitzen joan gara. 

Ikasketa ez presentziala

Gure kezka eta lehentasun nagusia da, ikastola itxita dagoen bitartean, ikasleek eguneroetxean ikasi eta lan egin ahal izatea, eta horregatik, ikastolan material didaktikoa lantzen eta egokitzen ari gara, ikasleen eta familien eskura jartzeko.
Era berean, irakasleen eta gainerako langileen koordinazioa bermatzen ari da, informazio eta komunikazio baliabideen bidez. 

Zuen seme-alabei etxean egiteko materialak eta lanak eman zaizkie edo ematen ari zaizkie. Tutoreak, irakasleak eta/edo zikloen arduradunak, ikasmailaren eta/edo ikasgaiaren arabera, harremanetan jartzen ari dira ikasleekin eta/edo familiekin, lanen jarraipena egiteko, eskola-jarduera bideratzeko edo zalantzak argitzeko. 

Komunikazio bideak

Komunikazio bideak eta tresnak ere zabalik ditugu, ikasleekin zein familiekin harremanetan jarraitzeko.
Beraz, zalantza, galdera edo iradokizunen bat baduzue, gugana jotzeko eskatzen dizuegu, lasaitasun osoz. 

Ikastolako bulegoak itxita

Alerta egoeraren ondorioz, ikastolako langileek, ahal den neurrian, etxetik lan egin ahal izateko neurriak hartu ditugu. Horrela, ikastolako bulegoak itxita egongo dira, eta bide hauek erabiliko dira ikastolaren eta bertako profesionalen eta familien arteko komunikazioa ziurtatzeko

  • Tutoreen eta irakasleen e-mailak.
  • Ikastolako helbide elektroniko orokorra.
  • Administrazio eta zerbitzuen helbide elektronikoak.
  • Zuzendaritzako langileen helbide elektronikoak.
  • Ikastolako telefonoa (08:30 – 14:30).
  • Alexiako mezularitza.

Ikastolaren webgunea eta sare sozialak erabiltzen jarraituko dugu informazio orokorra zabaltzeko. 

Esan bezala, gure kezka nagusia da zuekin, ikasleekin eta familiekin, harremanetan jarraitzea eta ikastolako ikasleen jarduera bermatzea. Horretarako, guztion ahalegina eta laguntza beharrezkoa da.

Horregatik, ez izan zalantzarik aurkitzen dituzuen zailtasun, zalantza, galderaedo iradokizunen berri emateko

Azkenik, Hezkuntza eta Osasun Saileko arduradunengandik jasotako gomendioak eta erabakiak betetzera animatzen zaituztegu.

Ziur gaude, guztion ahaleginarekin, aurrera aterako garela.