Urtero bezala Euskaren Egunaren bueltan bertso-saioa burutuko dugu ikastolan. Aurten bertso-afaria egingo dugu eta gurekin batera Angel Mari Peñagarikano, Xabi Paya eta Onintza Enbeita bertsolariak izango dira.

Giroa aldez aurretik behar den moduan berotzeko, ikastolako trikitilariekin lagunduta kalejira egingo dugu auzoan zehar, 19:30etatik aurrera: Kirikiñoko kafetegian hasi eta inguruko kaleak musikaz girotuko ditugu.
21:00etarako ikastolan izango gara, bertso-afaria hasteko. Aparteko menua izango dugu, gainera: zainzuri pastela, kalabaza krema, odolosteak piper gorriekin, txorizo egozia, gazta – irasagarra – intxaurrak eta ondoren kafea eta kopak.
Tiketak salmentan daude ikastolako bi bulegotan. 12€ nagusientzat eta 8 €tan 18 urte artekoentzat.
Zatoz bertsotan!